Familia osoa zaintzen.
Helduak eta haurrak. Odontologia-arloko hainbat espezialitate barneratzen dituen profesional kualifikatuak gara eta gure pazienteei zerbitzu pertsonalizatua ematen diegu, betiere kalitate onena bermatzen.
Aramburu Hortz Klinikan erosotasunaren alde egiten dugu. Izan ere, hasieratik argi izan genuen denok gerturatzeko aukera eman nahi genuela, eta horregatik hartu genuen lokala kalean bertan jartzearen erabakia. Hala, klinikara sartzeko ez duzu inongo oztoporik topatuko.
Eroso sentiarazi nahi zaitugu. Horregatik, kontsultara pasa aurretik, lasaitasunez beteriko itxaron-gelan egon ahal izango zara. Klinikako altzairu guztiak pazientean pentsatuz aukeratuak izan dira, betiere bere ergonomia nahiz erosotasuna bermatzen.
Zu zara gure lehentasuna.
Zergatik gu? Galdera honi erantzutea zaila izaten ohi da eta ez dago arrazoi zehatzik hau justifikatzeko. Soilik, klinika bakoitzak bere lehentasun edo baloreak markatzen ditu eta oso garrantzitsua iruditzen zaigu pazienteak hauekin bat egitea.
Aramburu Hortz Klinikan, balore hauek zaintzen ditugu. Era berean, hauek presente izaterakoan, egunero gure lanean hobetzen laguntzen digu ere. Hurrengo hauek dira azpimarratzen ditugun gure 3 balore. Hauekin bat egiten baduzu, zatoz gu ezagutzera!
Aramburu Hortz Klinikan zu zara garrantzitsuena. Hasieratik lagunduko zaitugu, ahoaren edo odontologia orokorraren inguruan duzun edozein zalantza argitzetik, honen tratamenduraino zure alboan izango gaituzu.
Zure ongizatea da gure lehentasuna.
Zure kasua arretaz atendituko dugu, betiere modu pertsonalizatuan. Odontologia kasu bakoitza mota ezberdinetakoa da eta ezin dira denak berdin tratatu. Oso garrantzitsua da guretzat kasu bakoitzari behar duen garrantzia ematea eta lehentasunak ondo zehaztea.
Merezi duzun tratua jasotzea nahi dugu.
30 urteko esperientzia dugu sektorean. Urte guzti hauetan jasotako esperientzia egoera ulertzen eta ahalik eta azkarren irtenbide bat bilatzen lagundu izan digu.
Gure altxorra gugan duzun konfiantza da.
KLINIKA & INSTALAZIOAK